XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

besteen laguntza bear du, baiña iñork ezin du bere alegin pertsonala ordezkatu, bera bakarrik bereoneratu diteke.

Pertsona eta norbera izateari eta bizitzari uko egitea esan nai du drogatzeak.

Orren truke, bere-bereak dituen bearkizunak aurkitu eta asebetetzen ikasi bear du, maitasuna, erantzukizuna, errespetoa eta zintzotasuna indartuz.

Gizakia elbururen bigarren aria, drogazalearen sendia da.

Bere bizitzan eskuartzen du, bere arazoetan sarturik aurkitzen da eta bereonetzean zer ikusi aundia du; ainbestekoa, ekintza osoan, oiñarrizko zutabe gertatzeraiño.

Drogazalearen egoera ulertu, jarraitu ta lagundu egin bear dio, artu-eman gozoak aurkituz eta ezarriaz.

Ekintza osoaren elburu nagusia, bergizarteratzea, gizartean beste lagun danak bezela sartzea da.

Urte bete edo bian jardun ondoren, drogazaletasuna baztartzeaz gain, beste ezkuntza batzuen bidez, eta Aldundiak eta INEM'ek eratzen dituzten ikasketen bidez, sartutakoan baño askoz jantziagoak irteten dira eta baztertuei laguntzeko asmoz erri-erakundeek emandako lege ta erreztasunak dirala, beste gazteek baiño lana aurkitzeko egokiera obearekin izan oi dira.

Baiña gizarteratzeak bere zailtasunak ba-ditu: bat, gaztediaren alkolzaletasuna ta oitura da.

Ala ere, Gizakia elburu ekintza asi zanetik, 200 lagun baiño geiago ba-dira erabat gizarteratuak eta zorionez, oso gutxi dira, bederatzi, berriz leenera eroritakoak.

Argi ta garbi erakutsi da, drogazaletasuna sendaeziña ez dala.

Ekintzaren zenbaki batzuk

Gizartea elburu'aren garrantzia zenbateraiñokoa dan adierazteko, zenbaki batzuk esango ditut:

Aurten, Donostia'n dagon Arrera-etxean 220 neska-mutil gazte daude.

Bigarren maillan Sendabide-elkarteak bi dira ta 120 lagun artzen dituzte.

Gizarteatze-ekintzak, Usurbil'en eta Errenderi'ko Aita Kaputxinoetan, 123 lagun.

Eta oraintsu iriki berri da, Lasao'n beste 60 lagunentzat dan egoitza.

Orain bi urteko kontuak begien aurrean ditut, eta ara emen zenbaki batzuk: 125 milloi terdiko kastuak izan zituzten; sarrerak, 31 milloi pezta Jaurlaritzak; 12 milloi pezta Aldundiak; 16 milloi pezta erriarenak ez diran erakundeak; 15 milloi pezta, drogazaleen etxekoek emanak; 14 milloi pezta, Gizarte gaietako Ministeritzak; 13 milloi, erlijio-erakundeek: 6 milloi pezta zenbait udalen artean.

Laguntza aundi xamarrak izan arren, urtea bi milloi terdi peztako zorrakin bukatu zuten.